2011/11/30

MUSIKA TALDE BERRIAK

Sarrera honetan gaur egun pil-pilean dauden musika taldeak aurkeztuko ditugu. Pixkanaka pixkanaka gure herriko kultura bihurtzen hasi dira.


WE ARE STANDARD



SMILE



SARKOR






IZASKUN DIEZ

2011/11/29

Euskal Herriko ohitura eta tradizioak

Kaixo lagunak!
Sarrera honetan Euskal Herrian, nire ustez, ditugun ohitura politenez hitz egingo dizuet. Gehien gustatzen zaidan urteko garaia Gabonak dira, Olentzerok opariak ekartzen dizkugulako.

Beste leku batzuetan Papa Noelek edo Hiru Errege Magoek ekartzen dituzte opariak baina Euskal Herrian opariak Olentzerok ekartzen dizkigu. Olentzero mendian bizi den ikazkina da, baina gabon gauean menditik jaitsi eta Euskal Herriko umeoi gutunetan eskatu dugun oparia uzten digu zuhaitzpean.

Horregatik, Olentzerori egiten duen lan guztiagatik indarrik gabe ez geratzeko normalean jateko zerbait uzten diogu, nire etxean adibidez, ardoa eta intxaurrak uzten dizkiogu.

Gainera, eskolan ere festa bat egiten dugu gabon oporrak heldu baino egun bat lehenago eta merendola bat egiten dugu eta gabon kantak abesten ditugu. Gehien gustatzen zaigun gabon kanta "Horra, Horra, gure Olentzero" deitzen da eta hemen klikatzen baduzue kanta entzun ahal izango duzue.

Aguur!

                                                                                                                             Jone Cormenzana

2011/11/27

Ai! Ze polita den Gure Herria!

Goza dezagun Euskal Herria!


Aiora Burgoa

Gastronomia!



Kaixo, gaur gure kultura-ondarearen beste ezaugarri garrantzitsu bat erakutsiko dizuet. Gastronomia hain zuzen.
Beste kultura batzuetan ez bezala, janaria oso garrantzitsua da hemen Euskal Herrian, izan ere egunean 5 aldiz jaten dugulako gutxienez. Nik adibidez, goizean gosaldu eta gero jolastokian fruta edota ogitarteko txiki bat jaten dut. Ondoren 1etan bazkaldu egiten dut eta arratsaldean eskolatik irtetean merienda jaten dut. Azkenik gauean afaldu egiten dut.

Nire gurasoak denetik jaten erakutsi didate, eta nire gelako beste ume batzuekin alderatuz, txapelduna naiz kontu horretan. Besteek ez dakite indaba edota dilista batzuk jaten, elikadura beraien eskuetan egongo balitz, egunero makarroiak jango zituzketen. Hala ere nik badakit denetarik jatea garrantzitsua izateaz gain osasuntsua ere badela.

Orain nik astean zehar jaten dudana esango dizuet. Nik jaten ditut babarrunak, dilistak, garbantzuak, lekak, marmitakoa, ilarrak, porruak patatekin, makarroiak, arroza, arraina, okela, patata frijituak, entsalada, fruta, esnea, gazta, jogurta, natillak, arroz-esnea …
Eta faborez, nire beste ikaskideei zuzendua: Kasu egin zuen gurasoei eta jan ezazue denetarik!
Agur!
Aiora Burgoa

2011/11/25

Herri Kirolak

Kaixo!

Betidanik gustuko izan ditut kirolak. Nire lagunekin futbolean aritzen naiz ia atsedenaldi guztietan baina pasaden egunean, Herri Kiroletako profesional batzuk etorri ziren eta beste kirol mota bat ezagutu genuen.

Gainera, oso dibertigarria izan zen. Lehenengo haiek erakusketa bat egin zuten eta gero guk parte hartu genuen.

Gehien gustatu zitzaidan herri kirola sokatira izan zen. Ze ondo pasatu genuen! Baina, Aitor erori zen eta min hartu zuen besoan.

Hemendik aurrera, atsedenaldietan ezagutu berri ditugun kirolak ere praktikara eramango ditugu!

Hemen daukazue pasaden eguneko argazki bat:




Agur!!

Oihane Barroso

2011/11/24

Bertsoak

Euskal kulturaren faktore garrantzitsuenetariko bat nire ustez bertsoak dira. Izan ere, uste dut hauek gure herrialdearen izaera ongi transmititzen dutela.

Euskal bertsolarietatik gustokoen dudana Maialen Lujanbio da eta bera orain dela bi urte Euskal Herriko bertsolaritza txapelketako txapelduna izan zen.
Bertsoak Euskal Herriko ondarerik garrantzitsuenetarikoak dira eta hori dela eta euskaldun guztiok heien garrantzia nabarmendu beharko genuke.

Ni nagusiagoa egitean, bertsoak abestea gustatuko litzaidake eta nire ametsa izango litzateke Maialenekin abestu ahal izatea egunen batean. Oso pozik egongo nintzateke egun horretan!

Zuekin konpartitzeko eta bertsoak zein politak diren ikusteko interneten aurkitutako bideo hau jarriko dizuet. Espero dut gustoko izatea. Bideoan Maialen Lujanbio agertzen da bertso bat botatzen.



Sirats Beaskoetxea

2011/11/23

Anbotoko Mari

Anbotoko Mari, Anboton bizi den dama bat da. Bertako koban bizi da, eta botere bereziak ditu, klima aldatzen du, batzuetan eguzkitsu ipiniz eta beste batzuetan euritsu eta gezurra esaten baduzu zurea ez den zerbait zurea dela esanez, zigortu egiten zaitu.

Oso neska polita da. Ile hori luzea dauka eta oso altua da. Arropa dotorez janzten da, soineko gorri luzea darama eta erdiko atzamarrean eraztun handi eta polit bat eramaten du

Sorginen erregina da Mari. Sugaar da bere senarra eta bi seme ditu, Atarrabi ona dena eta Mikelats gaiztoa dena.

Esaten dute Anbotok txapela duenean, hau da, laino batek estaltzen duenean, Mari etxean dagoela, eta lainorik ez dagoenean beste mendi batzuetan dagoela.

Nik ez dut inoiz Mari ikusi, baina nire lagun batek dio, behin, argi moduko bola bat ikusi zuela Anbotorantz joaten eta hura Mari zela eta nire osabak dio Urkiolatik jaisten ari zela, Mariri deika hasi zela “Maaaaaaaaaaaaaaari!!Maaaaaaaaaaaaaaaaari!!!” oihukatuz, eta alboko arbola asko mugitzen hasi zela eta hura Mari zela.

Niri asko gustatuko litzaidake Mariren kobara joatea eta Mari ezagutzea. Hori egiten dudan egunean, gogoratu behar dut, ezin naizela bere koban jesarri eta hikan egin behar diodala, beraz, hikan ikasi beharko dut.

Hemen jartzen dut, youtuben topatu dudan Anbotoko Mariren kondaira:






Amaia Baseta