2011/11/23

Anbotoko Mari

Anbotoko Mari, Anboton bizi den dama bat da. Bertako koban bizi da, eta botere bereziak ditu, klima aldatzen du, batzuetan eguzkitsu ipiniz eta beste batzuetan euritsu eta gezurra esaten baduzu zurea ez den zerbait zurea dela esanez, zigortu egiten zaitu.

Oso neska polita da. Ile hori luzea dauka eta oso altua da. Arropa dotorez janzten da, soineko gorri luzea darama eta erdiko atzamarrean eraztun handi eta polit bat eramaten du

Sorginen erregina da Mari. Sugaar da bere senarra eta bi seme ditu, Atarrabi ona dena eta Mikelats gaiztoa dena.

Esaten dute Anbotok txapela duenean, hau da, laino batek estaltzen duenean, Mari etxean dagoela, eta lainorik ez dagoenean beste mendi batzuetan dagoela.

Nik ez dut inoiz Mari ikusi, baina nire lagun batek dio, behin, argi moduko bola bat ikusi zuela Anbotorantz joaten eta hura Mari zela eta nire osabak dio Urkiolatik jaisten ari zela, Mariri deika hasi zela “Maaaaaaaaaaaaaaari!!Maaaaaaaaaaaaaaaaari!!!” oihukatuz, eta alboko arbola asko mugitzen hasi zela eta hura Mari zela.

Niri asko gustatuko litzaidake Mariren kobara joatea eta Mari ezagutzea. Hori egiten dudan egunean, gogoratu behar dut, ezin naizela bere koban jesarri eta hikan egin behar diodala, beraz, hikan ikasi beharko dut.

Hemen jartzen dut, youtuben topatu dudan Anbotoko Mariren kondaira:






Amaia Baseta

No hay comentarios:

Publicar un comentario