2011/11/29

Euskal Herriko ohitura eta tradizioak

Kaixo lagunak!
Sarrera honetan Euskal Herrian, nire ustez, ditugun ohitura politenez hitz egingo dizuet. Gehien gustatzen zaidan urteko garaia Gabonak dira, Olentzerok opariak ekartzen dizkugulako.

Beste leku batzuetan Papa Noelek edo Hiru Errege Magoek ekartzen dituzte opariak baina Euskal Herrian opariak Olentzerok ekartzen dizkigu. Olentzero mendian bizi den ikazkina da, baina gabon gauean menditik jaitsi eta Euskal Herriko umeoi gutunetan eskatu dugun oparia uzten digu zuhaitzpean.

Horregatik, Olentzerori egiten duen lan guztiagatik indarrik gabe ez geratzeko normalean jateko zerbait uzten diogu, nire etxean adibidez, ardoa eta intxaurrak uzten dizkiogu.

Gainera, eskolan ere festa bat egiten dugu gabon oporrak heldu baino egun bat lehenago eta merendola bat egiten dugu eta gabon kantak abesten ditugu. Gehien gustatzen zaigun gabon kanta "Horra, Horra, gure Olentzero" deitzen da eta hemen klikatzen baduzue kanta entzun ahal izango duzue.

Aguur!

                                                                                                                             Jone Cormenzana

No hay comentarios:

Publicar un comentario